XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bigarren sailkapena, berriz, lehenengo sailkapenean eratutako sail bakoitza kasuz kasu, perpaus barruan betetzen duten funtzioaren arauera banatuz.
Ihardunbide horri jarraiki natzaio lantxo honen barruan ere, sintagmen distribuzioari begira lehenik, eta distribuzio bakoitzeko etsenpluak kasuz kasu emanez ondoren.
Aztergai dugun sintagma, sintagma mugagabea dugu.
Sintagma mugagabe hori, lehen esan dudanez, bi eratako sintagma izan daiteke: atributo sintagma edota izen sintagma.
Eta atributo sintagma denean, sintagma hori izen sintagma batek osa dezake edota adjetiboak bakarrik.
Aurretiazko ohar hau egin ondoren, goazen harira.
Emango ditugun testuinguruetako sintagmak zernolatako eta zein baldintzatako sintagma mugagabeak diren ikusi hutsez, egia esan, kontura bagaitezke ere.
Eta elemendurik gutxienez osaturiko sintagmetatik hasiko gara.
IZEN MULTZOA + -0 / ADJETIBOA (ATRIBUTOA) + 0. KASU NOMINATIBOAN. SujetoaSujeto bezala ez zaigu izen sintagma mugagaberik agertzen Tartasengan.
Izen sintagma hori, dakigunez, izen hutsez edota izena + adjetiboaz osaturik datorke.
Beraz, honetan Patxi Goenagak dioena betetzen digu Tartasek, zera alegia: (1)